2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

Bizikleta Eguna 2016: Esan agur erregai fosilei, BIZIzaletu!

Bilboko Hiri Txirrindularien Biziz ­Bizi taldeak Bizikleta Eguna antolatu du maiatzaren 8an. 12­etan Bilboko Arriaga plazatik aterako den 12 km­tako bizikleta martxa antolatu dugu. Umeentzako lau kilometrako bizikleta martxa egongo da ere bidegorrietatik.

Gure Bizikleta Egunaren helburua kotxea protagonista ez duen bestelako hiri­eredua aldarrikatzea da, mugikortasun jasangarri eta aktiboari lehentasuna emanez eta CO2 isuriak murriztuz.



Hau dela eta maiatzaren 4­tik 15­era gauzatuko den 350.org elkartearen nazioarteko kanpainan parte hartzera goaz Bizikleta Egunarekin. Nazioarteko kanpainaren leloa hauxe da: “Break free from fossil fuels”,“Esan agur erregai fosilei, askatu zaitez!”.

Kanpaina honetan, mundu mailako ekintzaileek ekintza zuzenak garatuko dituzte erregai fosiletako proiekturik arriskutsuenen aurka: ikatza, petrolioa eta gasa lur azpian utzi eta % 100 berriztagarriak diren energietan oinarrituriko mundu bidezkoago bat lortzeko trantsizioa sustatuz.

2016an, aurrekaririk ez duen krisialdi batean murgildurik dago erregai fosilen industria, besteren artean arazo hauen aurrean: prezioen beherakada nabarmena, klimaren mundu mailako akordio berri bat eta energia­ereduaren aldaketa eskatzen duen mugimenduaren goraldia.

Historia osoan lehen aldiz, aukera paregabea dugu energia berriztagarri eta garbietara pasatzeko trantsizioa osatzeko. Aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeak kutsatzaileen aurka joan behar izatea suposatzen du, boteretsuen sentitzen diren tokietan.

Gure Bizikleta Egunarekin Bilbon txirrindularen erabilera sustatu nahi dugu, hiria humanizatzen duen garraiobide alternatiboa eta bizi kalitatea indartzeko tresna garrantzitsua baita.

Txirrindulak hiritarren osasuna hobetzen du ariketa fisikoaren bidez eta baita ere zeharka kutsadura maila eta zarata gutxituz.

Begi bistakoa da energia aurrezpena bultzatzen duela honek ingurugirorako dauzkan abantaiekin,
gaur egun garraioan nagusi den petrolioarekiko mendekotasuna gaindituz.


Bizikletak airearen kutsadura eta zarata jaisten laguntzen du, kotxeen trafikoa baretzen du kaleetako estresa gutxituz eta hiriko espazioaren kudeaketa errezten du. Kotxeak baino 15 aldiz espazio gutxiago behar du aparkatzeko eta txirrindulentzako azpiegitura on bat kotxeek behar dutena baino 10 eta 20 aldiz merkeagoa da. Kotxeek gizarteari ordainarazten dizkioten kanpo kostuak ere itzelak izaten dira.

Txirrindulak inpaktu txikiagoa dauka lurraldean, beste garraiobideek baino espazio gutxiago behar du, eta gutxiago hondatu eta zatitzen du lurraldea. Honek ingurugiroa babesteko politikak asko
laguntzen ditu.



Bizikletak bizikidetasuna eta kaletik mugitzen diren pertsonen arteko harremana laguntzen ditu, stresa eta nahaste txikiagoa sortzen ditu espazio publikoan.



Bizizaletu zaitez gurekin eta hartu txirrindula, zure zain izango gaituzu maiatzaren 8-an 12:00-tan Bilboko Arriaga Plazan, Bilbon zehar 12 kilometrotako ibilbidea egingo dugu: 

Arriaga plaza – Areatzako Zubia - Nafarroa – Biribila Plaza – Kale Nagusia – Moyua Plaza – Kale Nagusia – Jesusen Bihotza Plaza– Sabino Arana – Felipe Serrate – Pitxitxi – Zunzunegi – Sabino Arana – Egia Jenerala – Gregorio de la Revilla – Gordoniz – Trenbideko Etorbidea – Santiago Brouard – Ametzola Plaza – Enrique Eguren – Labayru – Rekalde Zumarkalea –Moyua Plaza –San Jose Plaza – Elkano –Deusuko Zubia – Pio X Plaza – Francesc  Macia – Botikazar Erribera – Euskalduna Zubia - Jesusen Bihotza Plaza – Abandoibarra – Uribitarte Pasalekua – Isleta – Uribitarte – Barroeta Aldamar – Colon de Larreategi – Buenos Aires – Udaletxeko Zubia – Zingira – Epaltzaren Alarguna – Areatza– Arriaga Plaza


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina