2016(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

Euskal Topaketak 2016 Donostian

Euskal txirrindulari topaketa berri batzuen atarian gaude. Aurten, Donostia, Europako Kultur hiriburua dela profitatuz hiri hau bisitatuko dugu. Aitzaki hori kontutan hartuta eta bizikleta bertako kultur hiriburutzako ibilgailu ofiziala izanik mugikortasunaren inguruan hainbat gai jorratuko ditugu. 


Besteak beste:
- Garai bateko tren ibilbide abandonatuak, gaur hiriko bidegorrien sarean integratuak ikusiko ditugu. 
- Intermodalidadearen arazoen bilakaera, beti bizikleta protagonista bezala, izango dugu gai. 
- Kaleak 30.
- Eta nola ez, aste buru eder bat, Donostiako eta inguruko leku bitxiak ezagutuz, bi etapa zirkularren bitartez, emango dugu.    

Aurtengo topaketak Donostian izango dira. Lo egiteko Igarako kanpina aukeratu da. Hitz ordua goizeko hamarretan izango da. Izan puntualak mesedez.


Beti bezala bi etapa egingo dira. Zirkularrak izango dira. 

Larunbata 18

Gutxi gora behera 60 km izango dira. Donostiako bidegorrietatik hasiko gara. Hirian Eusko tren eta Bus geltokiak bisitatuko ditugu. Bertan bizikletentzat erreserbatutako tokiak ikusiko dira.

Gero Urgull mendira abiatuko gara bertatik Donostiako behatoki ikusgarrienetako bat disfrutatzeko. Aldapa dago baina motza da eta bistak merezi du.

Gros auzotik 30 kaleetan bueltatxo bat egin eta hiritik irtengo gara. Bidean Pasaia, Lezo, Orereta eta Oiartzundik igaroko gara. Oiartzunen Arditurriko bide berdea ezagutuko dugu. Bide berde honetan haibat tunel dago eta hobe eramaten baditugu eskuargiak.

Itzuleran egungo mendatea dugu zain, 2 kmko aldapa San Marcoseko gotorlekura igotzeko. Leku bitxia benetan. 

Donostiara ailegatuz Ametzagaina gotorlekuaren aztarnak ere ikusi ahal izango ditugu.

Bukatzeko hondartzatik pasatuko gara eta gogoak badaude bainutxo bat ere har daiteke. Beraz ez ahaztu toalla eta bainu jantzia.


Igandea 19

Bigarren etapa honek gutxi gora behera 50 km izango ditu. Donostiatik irtetzeko garai bateko trenbide bat, bide berdea eginda eta Lasarteraino eramaten duena, erabiliko dugu. 

Zubietatik buelta bat eta Plazaolako tren zaharrako hasierako zatia Lasarte - Urnieta erabiliko dugu Hernaniko Santa Barbara gotorlelura iristeko. Karlisten garaiko gotorlekua dugu. 700 metroko aldapa gogorra dago eta beharbada bizikleta bultzatu beharko da gora ailegatzeko. Bertan Santa Barbara baseliza dago eta atseden lekua, taberna eta guzti. 

Handik Hernanira jaitsi eta Ereñozun buelta emango dugu. Hemen taberna eta frontoia dago. Itzultzeko sagardotegietako lurraldeetatik pasatuko gara. Inguru gorabeheratsua bezain polita da. 



Astigarraga eta Martutenetik Donostiara itzuliko gara. Hemen aurreko egunean bezala bainu bat har daiteke eta kanpinera bueltatu eta bukatutzat eman aurtengo topaketetara.




Izena emateko meapunto@bizizbizi.org helbidera eposta izen-abizenak eta telofonoa bidali.

Izena emateko azken eguna: Ekainaren 10a

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina